2013/06/17

Pittu zaharran semia....

Kaixo lagunok!
Ikusi duzue zelako irrintzilaria izan dugun Ikastola Egunean?
Aiaiiiiaiiiiiiaiiiiiiaaiiiiiiaiiiiiiiiaii..........jijiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii!
Hori da hori, sasoia!

2013/05/08

PIRATEN BIZITZA HOBERANA DA... ( LH1-LH2)





Kaixo lagunok!

Aurreko astean, Arrokandietan ( Pasai Donibanen), piraten  etxean, bi egun zoragarri pasa genituen. Pirata artean ibili arren, ez ginen batere beldurtu eta  beraiekin hainbat gauza atsegin egin genituen: jolastu, mozorrotu, abesti eta ipuinak kontatu,  itsasontziz  ibili eta, ...benetako altxorra bilatu!  
Zelako pirata jatorrak!
Hori bai, dordoka zopa jan behar izan genuen baina, goxo -goxoa zegoen.

Gure egonaldiko argaziak ikusi nahi badituzue, klikatu hemen:
Argazkiak

Beste barik, laster arte!



AIO PELAIO!!!



2013/04/23

NAZIOARTEKO LIBURU EGUNA (LH1-LH2)

Aupa lagunok:

Gaur, NAZIOARTEKO LIBURU EGUNA ospatzen da mundu guztian; hau dala eta, pasa den apirilaren 18an, gure gustukoen diren liburu eta marrazkilaria, aukeratu genituen.

Gure mailetan, ipuinik gustukoena : GOAZEN izan zen eta marrazkilaririk onena, JUAN LUIS LANDA.

Hemen ikusiko dituzue Euskal Herri mailan gustukoenak izan direnak:
Liburu gustukoenak irudietan 

ELMER elefantearena ikusi nahi baduzue, klikatu hemen: 

2013/04/22

BAGOAZ PIRATEN ETXERA! (LH-1, LH2)

Hau pozaaaaa!!!

Datorren eguenean, Piraten etxera joango gara Arrokaundierara. Askok galdetuko duzue non dagoen etxe hau. Pasai Donibanen dago, Jaizkibel mendiaren magalean. 
Gogoz gainezka gaude bertara joateko, ea nolako piratan aurkitzen ditugun, gaiztoak ala zintzoak izango dira? Guk geuk ere eztakigu oraindik, baina bueltan kontatuko dizuegu!

Laister arte!