Kaixo lagunok!
Aurreko astean, Arrokandietan ( Pasai Donibanen), piraten etxean, bi egun zoragarri pasa genituen. Pirata artean ibili arren, ez ginen batere beldurtu eta beraiekin hainbat gauza atsegin egin genituen: jolastu, mozorrotu, abesti eta ipuinak kontatu, itsasontziz ibili eta, ...benetako altxorra bilatu!
Zelako pirata jatorrak!
Hori bai, dordoka zopa jan behar izan genuen baina, goxo -goxoa zegoen.
Beste barik, laster arte!
AIO PELAIO!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario