2013/03/14

Gailetak egiten...



Kaixo lagunak!!!(LH-2)


LH-2ko ikasleak, orain dela gutxi hasi dugun gai berri honetan, lanbide desberdinak ikusten eta ikasten hasi gara. Horretarako, gozogile baten ogibidea zertan datzan ikustera joan ginen Etxeberria Gozotegira. Gailetak nola egiten diren ikusi eta denon artean egiteko aukera izan genuen. Gaileta goxo-goxoekin eta poz-pozik bueltatu ginen ikastolara. Eskerrik asko Roberto! :)


No hay comentarios:

Publicar un comentario