2013/05/08

PIRATEN BIZITZA HOBERANA DA... ( LH1-LH2)





Kaixo lagunok!

Aurreko astean, Arrokandietan ( Pasai Donibanen), piraten  etxean, bi egun zoragarri pasa genituen. Pirata artean ibili arren, ez ginen batere beldurtu eta  beraiekin hainbat gauza atsegin egin genituen: jolastu, mozorrotu, abesti eta ipuinak kontatu,  itsasontziz  ibili eta, ...benetako altxorra bilatu!  
Zelako pirata jatorrak!
Hori bai, dordoka zopa jan behar izan genuen baina, goxo -goxoa zegoen.

Gure egonaldiko argaziak ikusi nahi badituzue, klikatu hemen:
Argazkiak

Beste barik, laster arte!



AIO PELAIO!!!