2013/06/17

Pittu zaharran semia....

Kaixo lagunok!
Ikusi duzue zelako irrintzilaria izan dugun Ikastola Egunean?
Aiaiiiiaiiiiiiaiiiiiiaaiiiiiiaiiiiiiiiaii..........jijiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii!
Hori da hori, sasoia!

2013/05/08

PIRATEN BIZITZA HOBERANA DA... ( LH1-LH2)





Kaixo lagunok!

Aurreko astean, Arrokandietan ( Pasai Donibanen), piraten  etxean, bi egun zoragarri pasa genituen. Pirata artean ibili arren, ez ginen batere beldurtu eta  beraiekin hainbat gauza atsegin egin genituen: jolastu, mozorrotu, abesti eta ipuinak kontatu,  itsasontziz  ibili eta, ...benetako altxorra bilatu!  
Zelako pirata jatorrak!
Hori bai, dordoka zopa jan behar izan genuen baina, goxo -goxoa zegoen.

Gure egonaldiko argaziak ikusi nahi badituzue, klikatu hemen:
Argazkiak

Beste barik, laster arte!



AIO PELAIO!!!



2013/04/23

NAZIOARTEKO LIBURU EGUNA (LH1-LH2)

Aupa lagunok:

Gaur, NAZIOARTEKO LIBURU EGUNA ospatzen da mundu guztian; hau dala eta, pasa den apirilaren 18an, gure gustukoen diren liburu eta marrazkilaria, aukeratu genituen.

Gure mailetan, ipuinik gustukoena : GOAZEN izan zen eta marrazkilaririk onena, JUAN LUIS LANDA.

Hemen ikusiko dituzue Euskal Herri mailan gustukoenak izan direnak:
Liburu gustukoenak irudietan 

ELMER elefantearena ikusi nahi baduzue, klikatu hemen: 

2013/04/22

BAGOAZ PIRATEN ETXERA! (LH-1, LH2)

Hau pozaaaaa!!!

Datorren eguenean, Piraten etxera joango gara Arrokaundierara. Askok galdetuko duzue non dagoen etxe hau. Pasai Donibanen dago, Jaizkibel mendiaren magalean. 
Gogoz gainezka gaude bertara joateko, ea nolako piratan aurkitzen ditugun, gaiztoak ala zintzoak izango dira? Guk geuk ere eztakigu oraindik, baina bueltan kontatuko dizuegu!

Laister arte!

2013/04/09

Heldu da Udaberria!!! (LH-1,LH2)



Iujuuuu!

Bazen neguari AGUR esateko ordua! Hotzak alde batera utzi eta jolastokira irten ginen dantza egitera dotore-dotore jantzita! A zelako arratsalde ederra!!!


Irrien Lagunekin gazta egiten! ( LH-1, LH-2)



Kaixo lagunak!!!



Martxoaren 15ean ilusioz beterik abiatu ginen Zerainera. Bertan Largabista basozainarekin aurkitu ginen eta berarekin batera, Jon artzainaren baserrira joan ginen. Honek, gazta nola egiten den irakatsi zigun.

Ze gazta goxoa dastatu genuena!!! ñammm!!


Hondartzara irteera! (LH-2)





Kaixo!!!
 

Orain dela aste batzuk, hainbeste lan egiteaz nekatuta, eta eguraldi ona zegoela aprobetxatuz, hondartzara joatea erabaki genuen arratsaldea pasatzera!

Oso ondo pasatu genuen, bai hondartzan eta baita ziburuetan ere.
Eskerrik asko LORENTZOOO!!

Antzerkia eta askaria! (LH-1)

Kaixo familia:



LH-1eko ikasleok 4. eta 5. gaiak amaitu ostean, gurasoei ikasitakoa erakusteko ikastolara gonbidatu genituen. Ondorengo bideo eta argazkietan ikus dezakezuen bezala, alde batetik, lehen gizakien bizimodua antzeztu genuen eta bestetik arratsaldeari amaiera osasuntsu bat emateko askari goxo bat prestatu genuen. 







2013/03/14

Gailetak egiten...



Kaixo lagunak!!!(LH-2)


LH-2ko ikasleak, orain dela gutxi hasi dugun gai berri honetan, lanbide desberdinak ikusten eta ikasten hasi gara. Horretarako, gozogile baten ogibidea zertan datzan ikustera joan ginen Etxeberria Gozotegira. Gailetak nola egiten diren ikusi eta denon artean egiteko aukera izan genuen. Gaileta goxo-goxoekin eta poz-pozik bueltatu ginen ikastolara. Eskerrik asko Roberto! :)


2013/03/13

kaixo



Kaixo familia!!!



LH1 eta LH2ko ikasleok ere sarean gure txokoa martxan jartzea erabaki dugu.

                                          

Txoko honen bidez,  egiten ditugun ekintza desberdinen berri emango dizuegu, eskulanak, gelako ekintzak, irteerak, …



Noizean behin, bisitatzera gonbidatzen zaituztegu!



Laster arte!